Izturitzeko merkatuak 3 urte ospatzen ekainaren 5an ostiralarekin Artetxean
Izturitzeko merkatuak 3 urte ospatzen ekainaren 5an ostiralarekin Artetxean
LABORARIEN GANIK ABIATURIK, IZTURITZEKO MERKATUA
Merkatu hau abiatu zen duela hiru urte Izturitzeko etxalde batean , hor hitzartzen ziren lekuko baratzezaina, tokiko gariarekin ari den ogi-egilea, eta ardi esnearekilanko iaurtak egiten hasi zirenak. Aski fite, Izturitzeko karrikarat hurbiltzeko urratsa egin zuten, Artetxea elkartearen barrioan merkatua plantatzeko, bide bazterrean denen bistan. Aterbea ere bada negurako.
Arberoa ibarreko beste laborari eta tokiko artisau batzu juntatu zaitze geroztik, etxe ekoizpen fresko andana batekin heldu dira ostiral arrats guziz, arratseko 6ak eta 7ak et’erdi artean : ogiak, barazkiak, ardi gasna eta iaurtak, behi gasnak eta esnekiak, eztiak, oilaskoak, garagarnoa, ahuntz gasnak, xerrikia, sagar jusa, bixkotx ttipiak
Tokian bertan ekoiztuak direnez, etxe-ekoizpen arrunt freskoak dira, Arberoan 6 kilometro barneko eremuan ekoiztuak dira eta etxalde gehienak laborantxa biologikoan engaiatuak dira.
Hilabeteko lehen ostiralarekin, lekuko elkarteek janaria eta kulturaren inguruko ekitaldiak proposatzen dituzte.
IZTURITZEKO MERKATUAK 3 URTE OSPATZEN DITU
Izturitzeko merkatuko laborari taldeak hirugarren urte muga ospatuko, salmenta zuzena egiten duten laborari eta lagunei gomita luzatuz, orotarat 15 mahain izanen dira.
• UHARTEA (barazkiak / légumes) Izturitze
• URKO ETA AMAIA (ogia / pain) Izturitze
• ZABALTZA (ardi gasna eta iaurtak / fromages de brebis et yaourts) Donamartiri
• NINA ETA XALBAT (eztia / miel) Donoztiri
• ANTSOBIETA (oilaskoa / poulet) Izturitze
• EZPONDA (behi gasna eta esnekiak / fromage de vache et produits laitiers) Donoztiri
• IXURIBEHEREA (ahuntz gasna, ahuntzkia, xerrikia, sagar jusa / fromage de chèvre, charcuterie, plats cuisinés, jus de pomme) Aiherra
• SASIKO (garagarnoa / bière) Aiherra
• MINTXEKO LAMINAK (gurmandizak / gourmandises) Donoztiri
• BEILA (baratzeko landareak / plants de légumes) Izturitze
• AMETSA (behikia eta gasnak/ viande bovine et fromages) Izturitze
• ESNEKIAK (izozkiak / glaces) Lekorne
• LA SOURCE DES PLANTES (landare aromatikoak / plantes aromatiques) Amorotze
• AMAMA (Irulegiko arnoak / Vins d’Irouléguy) Baigorri
• ET'ABAR (liburuak / livres) Hazparne
• « Bestetan ere euskaraz » (tixertak/t-shirt) Arberoa ikastola
Saskia hartuta, sasoineko ekoizpenak, fresko-freskoak erosiz geroz, zozketako txartelak eskuratuko dira eta merkatuko ekoizpenak irabazten ahalko dira.
BASCO FOLIES BAND TXARANGA
Amikuzeko bestak alaitzean elgar ezagutu duten aspaldiko lagun taldea da, denak musikariak. Berriki berriz abiatu dira elgarrekin : jo re eta perkuzio, New Orleans, fandango, pasa calle, musika estilo desbardinak jotzen dituzte,
Beti bezala, Artetxea elkarteak egin pintxoak gozatzen ahalko dira ostatu xokoan.
Izturitzeko merkatuko laborariek inguruko jendea eskertzen dute, merkatu eder horri bizi-iraunarazten dutelakotz, hiru urte hontan, aste guziz. Zato beraz, gaualdi goxo baten partekatzea Izturitzeko merkatuan, Artetxean.
IZTURITZEKO MERKATUA