GIZARTE EKINTZAKO UDAL ZENTROA
GEUZak herriko gizarte arazoak kudeatzen ditu. Bere aurrekontu propioa dauka. Auzapeza izaten da honen lehendakaria, eskubide osoz.
Hauek dira herrian ezarri zerbitzu ezberdinak:
- Apairuen eramatea: Hazparneko GEUZak, Euskal Elkargoaren eskumenaren menpe, erretretan edo ahultasun egoeran (lan geldialdia, ahalmen urritasuna) diren pertsonendako irekia den zerbitzu hori kudea dezake. Harremanetarako: 05 59 70 29 07
- Sareko desmartxa administratiboei (ordenagailu baten eskura ezartzea eta/edo zuzeneko presentzia bidezko laguntza), telelaguntzari eta elkartasunezko asurantza osagarriari dagokien laguntza eta/edo informazioa proposatzen dira. Ez duda zuen herriko etxera joatean honek zuen galdea tratatuko baitu.
- Zare hornitua: azken hauek herrian bizi diren eta gutienez 75 urte dituzten adinekoei banatu zaizkie.
- 60 urtetik gorako pertsonendako apairua antolatu zen ekainean, hogeita hamar pertsona inguru elkartuz. Lagun arteko giroan iragan zen elkar mintzatzeko memento goxoa izan zen.