Prebentzioa, gure lehentasuna
Herriko kontseiluak erabaki du Herriko Babes Zibileko Planaren (HBZP) egitea, herritarren segurtasuna bermatzeko eta haien ondasunak eta ingurumena ahalik eta hobekien babesteko. Plan honen helburua, krisi egoerari buru egiteko hartu behar diren prebentzio eta sokorri neurriak definitzea da. Gainera, herria legez behartua da Herriko Babes Zibileko Planaren (HBZP) egitea.
Dokumentu honi Arrisku Nagusiei Buruzko Herriaren Informazio Dokumentua (ANBHID euskaraz, DICRIM frantsesez) deitzen zaio. Gure lurraldea mehatxatzen duten arriskuak aurkezten ditu, errespetatu behar diren segurtasun kontsignak oroitarazten ditu, herriak pentsatu alerta baliabideak zehazten ditu eta arrisku nagusirik gertatuz gero deitu behar diren larrialdi zenbakiak eta segitu behar diren desmartxak zerrendatzen ditu.