ARBEROAKO ERREKEN ETA BIDEXKEN GARBIKETA
2025eko martxoan hamabost lagun inguru elkartu ziren ekimen eder horretan parte hartzeko: ARBEROAren garbitzean. Giroa goxoa eta atsegina zen, bakoitzak haren umore ona eta energia ekarri baitzituen eremu natural hori garbiago eta atseginagoa izan dadin.
Eskularru eta zikin poltsez armaturik, goiza hondakinak biltzen iragan zuten. Partekatze memento horrek parte hartzaileen arteko lotura azkartu zuen eta gure ingurumena zaintzeko garrantziaz sentsibilizatzea ahalbidetu.
Ekimenaren arrakastan oinarriturik, parte hartzaileek 2026an esperientzia errepikatzea deliberatu zuten. Lagun arteko giroan bururatuko den garbiketa egun batean berriz elkartzeko berantetsiak dira jadanik.
Apairu eder baten inguruan gertatzen den partekatzeko memento hori egin indarrak ospatzeko eta gure erreka babesteko egin beharreko ondoko ekintzei buruz mintzatzeko parada izanen da. Hitzordua 2026ko martxoko lehen hamabostaldian finkatuko da, ekimen eder horrekin segitzeko gisan.
2025ko uztailan, bidexkak garbitzeko bigarren egun bat antolatua izan zen. Sasiak kendu, xehatu eta arrasteluz bildu ondotik, parte hartzaileek bazkari goxoa partekatu zuten ehiztarien etxolan.