Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

HAZPARNE HERRIALDEKO HERRIARTEKO HIRIGINTZA TOKIKO PLANA

2020ko otsailaren 22an onartu zen Hazparne Herrialdeko Herriarteko Hirigintzako Tokiko Plana (PLU). Geroztik, hainbat bilakaera-prozedura egin zaizkio: berrikuspen sinplifikatua, bateragarritasuna, aldaketa, aldaketa sinplifikatua, etab.

Gaur egun indarrean dagoen PLUI-ren bertsioa, bilakaera horiek kontuan hartuta, Hirigintzako Geoportailean eskuragarri da (txostena, idatzizko araudia, araudi grafikoa, eranskinak...).

Horrez gain, zuzenean deskarga dezakezu Hazparne Herrialdeko PLUI-ren araudi idatzia.

 

LAPURDI EKIALDEKO INFRAKOMUNITARIO TOKIKO HIRIGINTZA PLANA

Lapurdi ekialdeko PLUI-a 2023ko abenduan preskribatua izan bazen ere, lanketa orain hasten da 27 herrientzat, tartean Izturitze. PLUI tokiko plangintza dokumentua da, eta infrakomunitario heineko herrialdeko antolamendua eta hirigintza antolatzen ditu 10 urteko epean.

PLUI bat egiteko hainbat urte behar dira. Desmartxa horrek ZAN legearen aplikazioa bete beharko du, hots, 2050erako laborantza, natura eta oihan guneen zero artifizializazio garbia.

Informazio bilkurak eginen dira, PLUI berri honen nondik norakoen berri emateko.

Gaur egun, 2020ko otsailean onartutako Hazparne Herrialdeko PLUI-a da gure herriari aplikatzen zaiona.