BESTA KOMITEA
Isturitzeko besta komitea herriko gazteek osatzen duten elkarte bat da, 1977tik existitzen dena.
Elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen eta proposatzen ditu urtean zehar, herritarrendako baina kanpoko jendeendako ere, horrek gure herri xehearen garapenean parte hartzea du helburu!
Batzordea bulego batek osatzen du, zehazki 5 pertsona, finantza, administrazio eta ekitaldien programazioaz arduratzen direnak.
Orotara, 30 bat pertsona dira komitean, ttipi eta haundi nahasiz, gazte guziek parte har dezaten, ezagunen egiteko, nahi duten bezala parte har dezaten herriko besta ezberdinetan, lantzean zehar, baina batez ere une biziki onak pasatuz irri eta elkar laguntza artean!