Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

Arberoan Alaiki AGAH

Arberoan Alaiki sortu zen Aiherra, Izturitze, Donamartiri eta Donoztiriko herriko etxeen borondate politikoaren ondorioz. Alabaina, herri horiek nahi zuten haurren loratzearen, emantzipazioaren eta heziketaren alde egin, eta horretarako heziketa, kultur, kirol eta arte jarduerak proposatzen dituen zentroa ireki zuten.

Zentroaren pedagogia helburuak balore hauen gainean bermatzen dira: laikotasuna, berdintasuna, partaidetza-demokrazia eta elkartasuna. 
Pedagogia orientabideek bizitza kolektiboa, aurkikuntza eta esperimentazioa ikasten laguntzen dute haurren loratzea helburu duen ingurunean.            

Baserrialdean kokatuak diren lau herrietan bada, orotara, 2 300 bat biztanle.  150 bat haur ibiltzen da aisialdi zentroan urte osoan. 

 

Arberoan Alaiki Aterperik Gabeko Aisialdi Zentro elebiduna da, 2 eta 13 urte arteko eskolako haurrak errezibitzen dituena.


Izturitzen kokatua da, eskola publikoko egoitzan, kirol ekipamenduetatik hurbil (trinketa, errebotea, kirolgunea, petanka eremua, soropil zelaia) eta ttipienei egokitua den herriko joko parketik hurbil.


Egoitzan hiru jarduera gela badira, horietan bada loaldi gela bat, eta bulego bat. Erabilera anitzeko gela ere aisialdi zentroaren esku utzia da. Trinketa eta herriko lorategia egutegi baten arabera erabil daitezke, kanpoko erabiltzaileek ere ekipamendu horiek erabil ditzaten. “On Egin” gela jateko baizik ez da erabiltzen. BERTAKOAk ditu bazkariak hornitzen. Bazkaria autozerbitzu gisa proposatua da haurren ikasketa eta autonomia laguntzeko.

ESKOLALDI INGURUKO HARRERA

Aisialdi zentroa ikasturteko asteazken guziez irekia da. Egun erdika funtzionatzen du, bazkaria barne goizean heldu diren haurrentzat, eta arratsaldeko askaria barne arratsaldean heldu diren haurrentzat.

Zentroa irekia da 7:30etik 18:00era. Goizean haurrak errezibitzen dira 7:30etik 9:00etara. Goizeko haurrak partitzen dira eta arratsaldeko haurrak heldu 13:00etatik 13:30era. Arratsean haurrak partitzen dira 17:00etik 18:00era.

Denboraldi bakoitzerako, bi oreneko jarduera bat animatzen du kanpoko parte hartzaile batek: errugbia, pilota, dantza, zirkua, futbola, eskulanak, musika, etab. Animatzaileek haurrak laguntzen dituzte eta aldi berean josteta eta sormen jarduerak proposatzen.
Eguna ez kargatuegi izateko, arratsaldeetan haurrak denbora libroan dira, beraz, libroki jostatu daitezke, animatzaileen bihotz oneko ardurapean.

ESKOLAZ KANPOKO HARRERA

Arberoan Alaiki zentroan haurrak hartzen dira hamabost eguneko eskola oporretan, Eguberriz salbu. Udako oporretan, aisialdi zentroa irekia da lehen sei asteetan, eta agorrileko azken bi asteetan hetsia da. 

 

Izena emateko izen emate dosierra eta dokumentu osagarriak behar dira aurkeztu. Gero, denboraldi bakoitza gabe, izen emate egutegia igorriko zaizue e-postaz.

Aisialdi zentroan lekuak erreserbatzen dira herriko etxean edo zuzenki aisialdi zentroan pausatu diren dosier osoen ordena kronologikoari jarraikiz, lekurik gelditzen den neurrian adin taldeka, doakien egunetan. Lehentasuna emana zaie Aiherra, Izturitze, Donoztiri eta Donamartirin bizi diren familiei, eta kontuan hartzen da, halaber, aisialdi zentroaren erabilpen orokorra.