Ttipia elkarte kafetegia
Belaunaldien arteko elkargune eta trukaketa gune berria, Ttipia elkarte kafetegia zabalik da 2024ko urriaren 1az geroztik. Erberua elkarteak kudeatzen du.
Leku horrek Erberua elkarteko kideei kafe, dute edo alkoholik gabeko edari baten inguruan elkartzeko parada ematen die 5 €-ko kide sari truk; kide bakoitzak gonbidatuak ekar ditzake. Egun guziz irekia da, 9:00etatik 12:00etara, bolondresen disponibilitatearen arabera.
2022an Haramboure jatetxea ixteak utzitako hutsunea betetzera dator irekiera hori, herritar asko biltzen baitziren bertan. Herriko etxeak, sostengatzen duena proiektua, Idioinia etxearen parte baten, hots, egongela, sukaldea, komunak eta barneko korralearen baliatzeko prestatze kontratua izenpetu du Erberua elkartearekin.