Eraikitzeko baimena eta aitzinetikako deklarazioa
Internet bidezko edozein deklarazio egin aitzin, hobe da Herriko Etxeko idazkaritzarekin
harremanetan sartzea, hirigintza eskaera baieztatua izan dadin.
Bizilekuaren eta energiaren etxea
Bizilekuaren eta Energiaren Etxea erreferentziazko leihatila da bizitegiari eta bizilekuari buruzko galdeei ihardesteko; Ipar Euskal Herriko biztanle guziei irekia da. Helburua du molde neutralean eta pertsonalizatuan laguntzea, zure hobekuntza-obrak ahal bezain emaitza onekoak izateko (energia aurrezteko obrak, autonomia galtzeari eta zahartzeari egokitzeko obrak edo zure etxea segurtatzeko obrak) eta zure beharrei ahal bezain ongi ihardesteko, tokiko enpresei probetxu eginez.
Zure nortasun agiria eginarazi/arraberritu
Datu biometrikoak biltzeko gailua duten Herriko Etxeek baizik ez dituzte nortasun-agirien eta pasaporteen eskaerak tratatzen. Izturitzeko Herriko Etxeak ez duenez dispositibo hori, ez ditu nortasun agirien eta pasaportuen eskaerak tratatzen ahal.
Herriko etxe hurbilenak Hazparne, Kanbo, Donapaleu, Bidaxune, Donibane Garazi eta Baiona dira. Edozein eskaerarentzat, hitzordu bat hartu behar da lehenago aipatu Herriko Etxeetan. ANTS webgunean aitzinetik bete daiteke dosiera. France Connect-en bitartez konektatzen ahal da edo erabiltzaile izena eta pasa hitza dituen kondu bat sortuz.