PAUSA LEKUA ZAHAR ETXEA
Establezimendua AAPAVAk kudeatzen du: Arberoa Haraneko Pertsona Helduei Laguntzen dien Elkartea. Irabazi-asmorik gabeko 1901eko elkartea da.
Harrera gaitasuna: 75 leku iraunkor, horietatik 14 leku PASAn eta 2 leku anarteko aterbetzerako.
Establezimenduko administrazio-zerbitzuak (zuzendaritza, kontabilitatea, giza baliabideak eta jatetxe-arloko arduraduna) Iholdiko Goxa Leku Zahar Etxearekin mutualizatuak dira. Bi Zahar Etxeetako xuriketak Iholdin dira.
Establezimenduak hiru arteko hitzarmena sinatu zuen Departamenduko Kontseilua eta ARS-arekin 2015ean.
Animazio proiektuaren barne, hauekin ere aritzen dira lankidetzan:
- Hazparneko ama-laguntzaileak. Haurrak 15 egunean behin etortzen dira egoiliarrak ezagutzera
- Gogoa Erne elkartea hilabetero Pausa Lekura etortzen da, irakurketa tailerrean parte hartzera eta letra handiko liburuak prestatzera.
- Izturitzeko Herriko Etxea: « le Petit Prince » eskolako eta « Arberoan Alaiki » aisialdi zentroko haurrak bertakoekin jarduera artistiko ezberdinak egitera heldu dira
Zaintza proiektuaren barne:
- CHCB (Euskal Kostako Ospitale Zentroa): Plano urdina
- Psiko-geriatriko talde mugikorra
- Zainketa aringarrietako talde mugikorra
- HAD Osasun Zerbitzua
- Helbarritasuna duten helduentzako errehabilitazioko talde mugikorra.
Informazio gehigo AAPAVA webgunean.