Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

Izturitzeko historia

Izturitze Arberuan kokatzen da, Nafarroa Behereko probintzian. Izturitzetik hamar kilometrora dira Hazparne edo Bastida, eta hogeita hamar bat kilometrotara da Baiona.

Herriaren historia duela 82.000 urte hasten da, lehen gizonak Gaztelu muinoko harpeetan bizitzen hasten direlarik. Harpeak Izturitze eta Donamartiri herrien artean kokatutak dira eta hiru estaietan mailakatzen dira : goitik behera Izturitze, Otsozelaia eta Erberua. Historiaurreko garai gehienetan, baita galiar-erromatar garaietan eta Erdi Aroan ere, gizakiaren pasaiaren eta okupazioaren aztarnak aurkitu dira.

XIII. mendetik, Nafarroako Erresumako erroldetan, Izturitze izeneko herri baten presentzia nabari da. Bertan, hainbat eraikin aipatzen ziren jada, hala nola, eliza eta Santa Eulalia kapera, Rocaforteko gaztelua, eta baita oraindik bertan diren hainbat baserri ere.

Herriko punturik gorena Abarratia da, 345 m-ko altuera duena. Kobre edo Burdin Aroko gotorlekuak ditu, Euskal Herriko hainbat muinok bezala. Abarratiakoak hiru mailaz osatuak dira, kontserbaketa bereziki ona duten harmailetan. Defentsa militarreko funtzioa zuten eta beraz ez zuten biztalderik.

2022an, 533 izturiztar ziren herrian.

Bigabat RPIaren bidez, Izturitze eta Aiherra artean bildutako eskola eskaintza dute herriko haurrek. Irakaskuntza elebidunean da, hizkuntzek ber ordu kopurua izanki.

Asteazkenetan eta bakantzetan, Arberoan Alaiki Aisialdi zentroak aktibitateak proposatzen ditu. Herriko eta inguruko herrietako ehun haur inguruk erabiltzen dute zerbitzu hori.

Herriko bizi ekonomikoa nekazaritzara bideratuta da batez ere. Horrez gain, harrobi baten ustiapena eta Aiherra eta Hazparne artean den Lauak enpresaren egoitza ere sendi dira. 

Herrian, Pausa Lekua zahar etxea bada. Orotara, 77 bizitzaile ditu eta horietatik 11 Alzheimer Unitatean dira.

Kultura eta ondarea

Izturitze eta Otsozelaia harpeak Euskal Herriko ezinbesteko gune historikoetako bat dira.

Herriko pestak urriko lehen asteburuan dira.

Bestelako animazioak ere eskaintzen dituzte hainbat kultur eta kirol elkartek. Gertaera hauek aurkitu ditzakezu hemen klikatuz.