HERRIAREN LAGUNTZA AIGA DIPLOMAREN UKATEKO
Herriko Etxeak 2024ko otsailaren 3an deliberatu zuen Animatzaile Izateko Gaitasun Agiriaren (AIGA) kostuaren zati bat (200 €) finantzatzen laguntzea, herrian bizi diren 16 urtez goitiko gazteentzat, familiaren zergapeko irabaziak edozein izan daitezen.
Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Herriko Etxeko idazkariarekin, eta dokumentu hauek aurkez itzazu:
- Formakuntzan izena eman izanaren agiria
- Bizilekuaren frogagiria
- Bankuko nortasun agiria