JOSTALEKUA
Eskolaldian:
Jostalekua ez daiteke erabil eskolako tenoreetan. Jostalekua erabil daiteke astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraletan, 17:00etatik goiti, eta asteazkenetan, 18:00etatik goiti.
Jostalekua erabil daiteke asteburuetan.
Eskola bakantzetan:
Aisialdi zentroak eraikina erabiltzen duelarik, jostalekua erabil daiteke egutegiaren arabera.
Aisialdi zentroak jostalekua arratsaldez erabiltzen duelarik, 18:00etatik goiti jendeak erabil dezake.
Salbuespen gisa, debekatua izan daiteke jostalekua erabiltzea.
Denak goxoki sentitzeko eta denak errespetatzeko, jostalekua beti garbi utzi behar da. Horretarako, zikinontzi anitz daude denen eskura.