Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

BIGA BAT BATERATZE PEDAGOGIKOA - Aiherra eta Isturitzeko eskola publikoak

2017ko irailean Aiherra eta Isturitze herrien artean sortu Bigabat Bateratze Pedagogikoa, lehentasunezko lurralde eta mendi eremu gisa sailkatua da, beraz, bi urtetik goiti haurrak errezibitzen ahal ditu.

 

Aurkezpena

  • Isturitzeko “Printze Ttipia” eskola : ama-eskola klase ttipitik handira, irakasle bat frantsesez, irakasle bat euskaraz, eta bi laguntzaile

  • Aiherrako eskola : CE1etik CM2ra, irakasle bat frantsesez eta bat euskaraz

  • CPkoak : haien eskolatzea Aiherrako gunean edo Isturitzeko gunean egiten da, urteen arabera haurren kopurua orekatzeko

Zuen haurra frantses hutseko sailean edo euskara-frantsesa sail elebidunean ezartzen ahal duzue. Elebidunean, irakaskuntza oren parekotasunean egiten da: 12 oren frantsesez, 12 oren euskaraz.

Funtzionamendua

Tenoreak :

  • ISTURITZE : 8:50-12:05 / 13:35-16:20
  • AYHERRE : 8:45-12:00 / 13:30-16:15

Jantegia eta zaindegia :

  • Bazkaria segurtatua da eskola guzietan
  • Bazkariaren prezioa : 2,90€ (2025an)
  • Zaindegia segurtatua da eskola guzietan
  • Haurren harrera posible da 7:30tik goiti ; arratsetan, 18:45ak arte idekia da
  • Urririk den autobus bat haurrak eskolaz eskola garraiatzen ditu
  • Goizeko prezioa : 1€ - Arratseko prezioa : 1€

Izen emaite moldeak

Familia bakotxak bere haurrendako izena emaiten du bizilekuko herriko etxean, eskolako zuzendariekin harremanetan jarri aitzin.

Kontaktuak

  • Isturitze : CASTILLON Bruno : 05 59 29 45 97
  • Aiherra : BRENOT Emilie : 05 59 29 42 13

Asteazkenak 

Arberoan Alaiki aisialdi zentroa haurrak egun erdia edo egun osoa errezibitzen ditu.

Prezioak eta izen emaite moldeak ezagutzeko, dei ezazue 07.86.49.00.15 edo mail bat igor ezazue arberoanalaiki@isturitz.fr

Association des Parents d'Élèves du RPI Biga Bat (Ayherre - Isturits)

L’APE Biga Bat est l’association des parents d’élèves du RPI comprenant les écoles d’Isturits et d’Ayherre. 
Elle a pour mission de soutenir financièrement les deux écoles du regroupement pédagogique intercommunal en organisant différents événements tout au long de l’année. Les fonds récoltés permettent de contribuer à l’achat de matériel pédagogique, au financement de sorties scolaires ainsi qu’aux voyages scolaires organisés pour les élèves. 
Le bureau de l’association est composé de cinq membres et fonctionne grâce à l’implication de parents bénévoles qui participent activement à la mise en place des manifestations. Au-delà du soutien matériel apporté aux écoles, l’APE Biga Bat œuvre à renforcer le lien entre les familles, les enfants et l’équipe éducative, contribuant ainsi à faire vivre l’école, lieu central du développement des enfants, et plus largement le village.
 
Adresse mail : apebigabat@gmail.com 
Instagram
Facebook