GUZTIENTZAKO GELA
Herriko elkarteek urririk baliatzen ahal dute, baina elkarte bakoitzak urtean gehienez 3 aldiz baliatzen ahal du. Laugarren alditik goiti, elkarteak 100 € pagatu beharko ditu gertakari bakoitzeko.
Herritarrei urririk uzten zaie ehorzketa askarien karietara.
Herriko pertsona batek sala bi egunez baliatzen badu ezkontza baten ospatzeko, alokairuaren prezioa egun batekoa izanen da.
Kasu guzietan alokairu kontratu bat sinatuko da, gertakaria baino hilabete bat lehenago. Kontratuari barne araudia erantsiko zaio. Gelaren alokatzeko, Herriko Etxera joan behar duzu kontratua eta barne araudia sinatzeko eta berme txekea uzteko.
Oharra: Besta Komiteak eta Herriko Etxeak jakinarazten dute mubleak (mahaiak + aulkiak) urririk prestatzen dituztela. Zerbitzu hau interesatzen bazaizu, jarri harremanetan Herriko Etxeko idazkariarekin. Hartu eta itzuliko diren bakoitzean, prestatze-erregistroa sinatu beharko da.