Obrak Herri erdian – Harpe alde gunea
Obrak Herri erdian – Harpe alde gunea
Herriko etxeak jakinarazi nahi dizu Harpe Alde gunearen bazterrak berriz antolatzea eta segurtatzea lan garrantzitsuak abiatuko direla ekainaren 22tik goiti.
Lan hauen denboran, obra seinale anarteko bat ezarriko da. Auto aparkatze guziak (eskola garaian salbu) hertsiki debekatuak izanen dira. Beraz, frontoian eta elizaren gibelean diren aparkalekuak erabiltzera gonbidatzen ditugu erabiltzaileak.
Bestalde, uztailean zehar, noiztenka departamenduko errepidea hetsi beharko da, bide-obra batzuen egiteko. Obra hauen karietara, kamion astunen zeharkatzea debekatuko da eta ibilgailu arinak anarteko desbiderapenetara bideratuko dira.
Azkenik, zaharberritze energetikorako obrak segituko dira uda guzian, eta horrek trinketea osoki hestea ekarriko du obren bitartean. City parkera errexki joaten ahalko dira herritarrak Hirixka bidetik pasatuz.
Badakigu obra hauek eragozpenak sor ditzaketela zure egunerokoan, bainan beharrezkoak dira denen segurtasuna eta bizi ingurumena iraunkorki hobetzeko. Herriko etxeak ahal duen guzia eginen du inpaktua ttipitzeko, eta obren berri emanen dizu erregularki.
Eskertzen zaitugu zinez zure ulermen eta zure lankidetzagatik.