2026ko Arberoako ostiralak
2026ko Arberoako ostiralak
Urte guziz, azken bost urte hauetan, Arberoako harana ostiraletan pizten da uztailean eta agorrilean. Dohainikako animazio hauek antolatzen dituzte Izturitzeko, Aiherrako eta Donamartiriko elkarteek, aldizka. Haraneko biztanleeri baita bisitatzen gaituzteneri ere zuzenduak dira.
Lagun arteko memento bat pasatzeko parada da, elkar ezagutzeko, gure herrien arteko kohesioa indartzeko eta, aldi berean, arberoako haraneko elkarteen dinamikeri balioa emanez.
Uztailean, hitz orduak hasiko dira 03an Donamartirin (tapas gaua – arno dastatze), 10an Izturitzen (arroltze moleta gaua – lehiaketa eta dastatze) eta 24an Aiherran (pilota partidak).
Agorrilean, hitz orduak segitzen dira 07an Donamartirin (herri kirolak), 14an Izturitzen (gauazko ibilaldia – Haltzerrekako itzulia) eta 21an Aiherran (Abarratian ibilaldia – kantuak).
Bostgarren urtearen karietara, Izturitzeko merkatuak bat egiten du iniziatiba horrekin hiru egunetan lekuz aldatuz : uztailaren 24an Aiherran, agorrilaren 07an Donamartirin eta agorrilaren 14an Izturitzen (frontoian). Animazioak hasi aiztin, etxe ekoizpen fresko andana proposatuko ditu merkatu horrek, urtean zehar ostiralero egiten duen bezala, haraneko laborariek ekoiztuak, gehienak laborantxa biologikoan engaiatuak.