Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

“Pantailen hilabetea: Stop & Go” ekitaldiak familiak begiak altxatzera gomitatzen ditu!

“Pantailen hilabetea: Stop & Go” ekitaldiak familiak begiak altxatzera gomitatzen ditu!

2026ko azaroaren 5ean, osteguna, Hazparnealdeko familiak pantailen inguruko gaualdi goxo batera gomitatuak dira, urririk, Hazparneko Harana plazan. “Pantailen hilabetea: Stop & Go” ekintza bururatzeko gaualdia ttipi eta handiak numerikoaren erabilerari buruz sentsibilizatzeko lurraldean proposaturiko hilabete osoko ekitaldietan azkena da.

Urriaren 1etik azaroaren 5era, tailerrak, topaketak eta animazioak proposatuak izanen dira lurraldeko egitura ugaritan. Lurraldeko zerbitzu eta egituretan, ttipiek eta gazteek pantailei, sare sozialei, numerikoaren ohitura onei buruzko gai desberdinak ikertzen ahalko dituzte, baita familia arteko trukaketak sustatzeko sorkuntza-, kirol- eta kultura-jarduerak ezagutu ere.

Garai osoan zehar, “Begiak altxa, pantailatik haratago gertatzen dena asma ezazu” izendaturiko taldekako obra batean ere parte hartuko dute, pantailetatik haratagoko munduari eskaintzen dioten behakoa kolorez eta irudimenez adieraz dezaten.

Ekintzaren hitzordu nagusia azaroaren 5eko gaualdia izanen da, 17:00etatik goiti, adin guzietako animazio ugarirekin. Familien sareko profesionalak aurkituko dituzue:

  • buraso-haur tailerrak, haurrentzat eta adin guzietako gazteentzat,

    • informazio guneak,

    • planetario puzgarria,

    • gorago aipaturiko taldekako obraren aurkezpena.

19:00etan, Le Collectif du Chalumeau taldeak pantailen gaiari buruzko inpro antzerkia proposatuko du, profesionalekin trukatzeko aukerarekin batera.

Uhaldia etxaldeko janari kamioia ere izanen da lekuan berean.

Pantailei eskainiriko ekitaldi bat baino gehiago, gaualdi horrek topaketa eta partekatze unea izateko xedea du, elkarrizketa pizteko, numerikoaren erronkak hobeki ulertzeko eta familia-uneak balioan ezartzeko helburuarekin. Jolasteko, sortzeko, solastatzeko eta elkarrekin ikasteko gomita, atsedenaldi goxo baten denboran, bakoitzari begiak esperientzia berri batzuetara altxatzeko aukera emanez.

Baliagarria:

Ekitaldia Hazparneko Harana plazan izanen da (ezker paretaren sarreran).

Urririkako aparkalekua lekuan berean - Txik Txak autobus geldilekua (43. eta 60. lineak / Eskaera Bidezko Garraioa).

Sartzea libre, izena eman gabe, 17:00etatik goiti.

Xehetasunak: 06.66.94.28.66